Zer da Mikel Laboa Katedra?
Mikel Laboa Katedra proiektu akademiko, sozial eta artistikoa da, eta Euskal Herriko Unibertsitateak sortu zuen 2013ko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Hasieratik, asmo bikoitza izan du Katedrak: alde batetik, euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzea, eta bestetik, euskal gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea. Katedraren helburu nahiz jarduera nagusiak asmo horien arabera definitu dira:
Helburu Nagusiak
Euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea
- Diruz laguntzen dira artearen eta folklorearen adierazpen desberdinak edo euskal artisten obrak aztergai dituzten doktorego tesiak, bai eta master nahiz gradu amaierako lanak ere.
Euskal arte eta folklorearen agerraldien azterketa, gogoeta eta kritika sustatzea
- Agerraldi horiek herriaren nortasunean duten eraginari arreta berezia eskaintzen dio Katedrak, betiere ikuspegi akademikotik.
- Musika, dantza eta bertsolaritza dira ardatz nagusiak.
Artea eta folklorea gizarteratzea
- Horretara bideratutako jardunaldiak antolatzen ditu Katedrak, unibertsitate mailakoak ez diren hezkuntza zentroei begira batez ere.
- Gizarteari begira interesgarriak diren webguneen sorreran laguntzen du.
- Gazteak arte sorkuntzara bideratzeko formazio-programak eta sariak sustatu ditu.
- Erakusketak
Euskal komunitate zientifikoa sendotu eta saretzea
- Liburu eta aldizkari zientifikoak argitaratzen ditu.
- Euskal artearen eta haren adierazpenen ikerketan diharduten erakundeekin lankidetzan jardutea: Etniker, Eusko Ikaskuntza, Eresbil, Aranzadi, Labayru Institutua, etab.; bai eta arteen zabalkuntzan diharduten erakunde publiko eta pribatuekin ere.
Euskal arte eta folklorea nazioartean zabaltzea
- Jardunaldi, ekintza eta biltzarrak antolatzen ditu Katedrak.